XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragandako lehengo totalitarismoari esker, eta gaileneko neurriaren abusoz aberastu eta medraturiko sozial talde haiek berek nahi zuten atzera, eta kosta ahalak kosta, sistema hura berrirotu patria oro finca bat izan balitz modura berriz eta berriz beren gisara prestatzeko, baina lehengo eta geroko denak familia bateko menbru izan arren, iduria bederen besterik nahi zen.

Dena beren esku zuten denbora on haiek gogoratuz, eta lepagain, gerrondo, zilbor eta patrikak ongi gizendu zituzten ex-ministrau zahar, politikari, terrateniente eta beste askoren tartean bertikalismoaren sindikalariek, ezin laga zuten egungo egoera gehiago okertzeko ahalegina.

Beren baitan ere inork sinetsi ezingo zituen halako zenbat printzipioren tartean, sekulako maitasuna zioten Espainia Una Grande y Libre eta derrigor derrigorrez beti batuari.

Jende haren ahotan hain bonbaziazko esakizun hutsalak entzuteak, eta egungo demokrazia zen baino besterik zelako itxaropenaren usteak, edonor nazka zezakeen, baina hala eta guztiz ere han zegoen Tejero lehengo eta oraingo familia bat beraren menbruekiko aitatza egiteko.

Eta gauza haietan zegoen nazioaren arazo gogorrena; (...).